2nd Nagusi International Conference

-
Noiz
2018/09/26
-
Web
Egin zure erreserba
Toki erakundeetan eta Europako erakundeetan zahartzearen arloko politiketan esku duten agenteentzako jardunaldia. Bigarrenez egiten den Nagusi International Conference honetan, nazioarteko adituek eszenatoki demografiko berriaz duten ikuspegia partekatuko dute; tokiko eta nazioarteko jardunbide egoki batzuk azalduko dizkigute, eta Bizkaian etorkizun inklusiborantz aurrera egiteko estrategiak prestatzen saiatuko gara.
Deskargak
Argibide gehiago
Urriaren 1aren aurreko astean, Adinekoen Nazioarteko Egunean -Bizkaia Silver Week-, Bizkaian zahartzearen eta bizi-kalitatearen arloan funtsezko diren agenteen hausnarketak eskainiko dira: adituak, erakundeak, industria eta adinekoak eurak izango dira protagonista.
Planetako populazioa gero eta zaharragoa da. Historian lehenengoz, gehienok espero dezakegu hirurogei urte baino gehiago bizitzea. Bizitza luzea izateak hainbat inplikazio ditu, bai maila indibidualean bai kolektiboan, eta aurrekaririk gabeko eraldatze soziala dakar. Bizkaiko Foru Aldundiak konpromisoa hartua du, Europako sozietateen etorkizunari buruzko benetako elkarrizketa sortzera bideratutako topaketak egin daitezen, zahartze aktibo eta osasungarria izateko tresnak eraikitzeko helburuarekin.
Bigarrenez egiten den Nagusi International Conference honetan, nazioarteko adituek eszenatoki demografiko berriaz duten ikuspegia partekatuko dute; tokiko eta nazioarteko jardunbide egoki batzuk azalduko dizkigute, eta Bizkaian etorkizun inklusiborantz aurrera egiteko estrategiak prestatzen saiatuko gara.
BIZKAIA ARETOA UPV/EHU Mitxelena entzunaretoa. BIZKAIA ARETOA UPV/EHU Mitxelena entzunaretoa Abandoibarra etorbidea, 3
Pertsona kopurua hautatu behar duzu