2018ko irailaren 29a 08:06

AAL FORUM - Bideo-laburpena: 2018ko Irailaren 24tik 26ra

Bideo-laburpen honek Europako teknologia eta zahartze aktiboaren momentu aipagarrienak biltzen ditu.

Bizkaia, hirugarren adinarentzako teknologia ikerketen adituen bilgunea bihurtu da aste honetan. Hemen, sektorearen inguruko eurpar politikei buruz eztabaidatu dute.

Bizkai Silver Week biztanleriaren partaidetza handiarekin bukatzen da. Eskerrik asko denoi posible egiteagatik!


Argazkiak

2018ko irailaren 19a 09:11

Dena dago prest Bizkaia Silver Week-ren lehen edizioari hasiera emateko

Laster, urriaren 1ean, Adineko Pertsonen Mundu Eguna ospatuko da eta guk oso argi eduki behar dugu Europan, pertsonen bizi-itxaropenaren hazkuntzaren (aurrerakuntza zientifiko eta teknologikoengatik) ondorioz, egunera arte inoiz gertatu eta ezagutu ez den aldaketa demografikoa bizitzen ari garela.

Izan ere, data hori ospatzeko, Bizkaiak Bilbo/Bizkaian egingo den Bizkaia Silver Week-ren lehen edizioa antolatu du. Ekitaldian aldaketa demografikoaren arloko nazioarte mailako ikertzaile eta adituak egongo dira, eta baita ordezkari politikoak (europarrak, nazionalak, tokikoak) ere; horiek ez ezik, zahartze aktiboari eta osasungarriari buruzko ezagutzen hobekuntzan inplikatuta dauden beste gizarte-eragile batzuk egongo dira.

Foroan era askotako jarduerak eskainiko dira, besteak beste tailerrak, berbaldiak, hitzaldiak, osoko bilkurak eta adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bideratutako informazio-teknologietako aurrerakuntzei buruzko kasu praktikoak. Azkenik Programak, jarduera osagarrien bidez, beste proposamen batzuk sartzen ditu eta horiei esker Bizkaiko herritarrek eta bisitatuko gaituztenek aukera edukiko dute Lurraldeko eta munduko gainerako tokietako zahartze aktiboko eta osasungarriko praktikak ezagutzeko.

Bizkaia Silver Week-ren lehen proposamena Kongresuen Bilboko Euskalduna Jauregian larunbatetik, irailaren 22tik, aurrera ospatuko den AAL Hackaton (Hack4elder advantAGE) da. Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin, antolatu duen lehiaketa bat da.

Lehiaketa horretan mundu osoko berrogeita hamar hacker edo aditu inguruk gure adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzu, produktu eta negozio-eredu berrien formako konponbideak (teknologikoak eta ez teknologikoak) garatuko dituzte. Sorkuntzazko ekitaldia izango da, askotariko izaerakoa, eta bertan gazteek eta adinekoek lankidetzan jardungo dute etenik gabe 30 ordutan.

AAL Forum, unerik garrantzitsuena

Bizkaia Silver Week honen unerik garrantzitsuena AAL Forum 2018 Kongresu Europarraren hamargarren edizioa izango da, kasu honetan ere Bilboko Euskalduna Jauregian izango dena. Kongresu hau adineko pertsonen bizitza aktiboaren eta lagunduaren arloko ekitaldi europar nagusia da eta bere helburua, teknologia berriak aprobetxatuz, era osasungarrian zahartzeko adibideak eta proposamenak erakustea da.

Nazioarteko Kongresu hau asteartetik, irailak 24, ostegunera, irailak 26, ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian eta antolatzaileen artean “AAL (Active and Assisted Living) Programme” I+Gko Europako programaren sustatzailea eta kudeatzailea den AAL Elkartea dago. Programa horrek Europar Batasunaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Tecnaliarekin lankidetzan, kofinantziazioa du.

Irailaren 26rako Nagusi International Conference dago ezarrita. Konferentzia hau EHU/UPVren Bizkaia Aretoan egingo da. Jardunaldi irekia da, foru erakundeak Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin antolatzen duena eta bertan toki eta Europa mailan zahartze-politiketan inplikatuta dauden eragileek eszenatoki demografiko berri honi buruzko euren ikuspegiak eta iritziak konpartituko dituzte.

Egun berean, irailaren 26an, Aldaketa Demografikoaren Europako Itunaren Batzar Nagusia burutuko da, kasu honetan ere EHU/UPVren Bizkaia Aretoan. Hitzorduan zahartzen ari den gizarte bati erantzunak emateko ekintza-planak egin eta aplikatu behar dituzten era guztietako agintariak (tokikoak, erregioetakoak, nazionalak, estatukoak eta europarrak) batuko dira.

Amaitzeko, ostegunean, irailak 27, eta ostiralean, hilak 28 Zahartze-aktiboko Indizeari buruzko Nazioarteko Bigarren Mintegia (AAI, ingelesez dituen sigletan) egingo da. Mintegi hau ere EHU/UPVren Bizkaia Aretoan egingo da.

UNECEk, Europar Batasunak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Oxfordeko Unibertsitateko Biztanleriaren Zahartze Institutuak antolatuta dagoen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza duen Mintegi honetan mundu akademiko, gizarte zibil eta politika publikoaren esparruetako era guztietako agenteak bilduko dira diziplina askotako testuinguru baten zahartze-aktiboaren erronkei eta gaur egun Europan garatzen ari diren politika publiko onenei buruz hausnartzeko.


Argazkiak